Jo ta ke ordenagailua erre arte

lunes, 1 de marzo de 2010

WEB 2.0

1 comentario:

  1. WEB 2.0-ren (Tim O’reilly)iruzkina

    Web 2.0 kontzeptu berriaren inguruan gabiltzala ezin bestekoa zaigu Tim O’reilly gogoraztea. Izan ere bera dugu kontzeptu honen jaiotzaren erruduna, Timek jada gizartean bizi zen errealitateari izena ezarri baitzion.
    Tim konturatu zen ezagutzen genuen betiko sarearen (internet) erabilera (web 1.0) era argian aldatzen zebilela, tresna (teknologi) berriak eskuragarri jartzen zizkiguten aukerak zirela medio. Harrezkero erabiltzaileok hartzaile pasibo baino zer edo zer gehiago ginen, sarearekin interakzionatzen genbiltzan eta. Izan ere, gaur egun, geure burua informazio iturria izan daiteke eta zalantzarik gabe, informazioa interpretatzeko eta sailkatzeko filtroa; guretzako inportantea dugun informazioa besteei ezagutaraz diezaiekegun heinean.
    Web masterren tirania gainditu dugu beraz eta sarea hamaika azpi-sare txikitan birrindu; Geure burua informatzeko iturri masifikatuetatik ihes egin dezakegu eta gure beharrizanei hobetu egokitzen zaizkienak aurkitu ondoren, beraietara zuzenean jo, inolako aduana ordaindu barik.
    Horrenbesteko iraultza gorpuzteko tresnen premia egon da, arestian aipatu dudan bezala. Besteak beste “Facebook” edo “Tuenti” sare sozial ezagunak aipa ditzakegu edota Blog-en gertakari indartsua ere.
    Laburbilduz, Internet hautemateko modu ezberdina da Web 2.0 non erabiltzaileok askeagoak eta nabarmenagoak garen eta gure iritziek, gogoek, arazoek...oihartzun ozenago duten.
    Bestalde, sareak bere burua aberastekotan zein haztekotan norbanakoaren eragina onartzea ezinbesteko duela ulertu du.

    ResponderEliminar