Jo ta ke ordenagailua erre arte

martes, 20 de abril de 2010

Konpetentzia digitala (bigarren bideoaren iruzkina) 2010/04/19:

Klasean ondo entzun dugunez, konpetentzia digitala ez datza soilik sarea eta gainontzeko gailu digitalak erabiltzen jakitean, baizik eta jarrera ere garrantzizkoa dela. Bideo honetan, berebat, gure jokabidea egokiagoa edota onuragarriagoa izan dadin aholkuak luzatzen zaizkigu.

Gauzarik behinena kritikotasuna da; Gu, erabiltzaileok, kritikoak izan behar gara sarean kontsumitzen dugunaren gainean. Sarean dagoena ez da inolako xede barik egokitu, berezko izaerarik ez du. Alderantziz, nahita, egitura zehatza bat eman zaio, betiere sortzaileen interesak asetzekotan. Hau da, kontsumitzen dugunaren sortzaileek, sortutako hori, egituratzen dute, betiere guk, kontsumitzaileok, euren apetak bete ditzagun. Askotan ekonomikoak eta beste hainbatetan ideologikoak direnak.
Hargatik premiazkoa dugu kritikotasuna, gure interesak asebetetzeko, guri dagozkigun auziei erabaki onuragarriena eman diezaiegun. Ezinbestean, orduan, erabiltzen dugun informazioa egiaztatu behar dugu. Nola?
Informazio iturri bat baino gehiago aintzat hartuz; informatzaileen jatorria, nahiak, helburuak,...kontuan hartuz.
Jardun berdina, darabiltzagun programa, aplikazio zein baliabideei ezarri behar diegu; Nork eskaintzen dizkigu zerbitzuak (jatorria, nahiak, helburuak,...) jakin, zerbitzua eskuratzeko egin beharrekoaz jabetu (datu pertsonalak eman, gure eskubidea urratzen dituzten kontratuak sinatu, instalatu nahi dugun programaz gain guk gura bako zerbait ere instalarazi,...) eta behin zerbitzua darabilgula, zerbitzuak zer ekar diezagukeenaz ohartu. Hau da, gure datu pertsonalak edonork ikus ditzakeen, gure lagunen datuak ere ikusgai jartzen ditugun eta abar.
Gure kritikotasuna islatzen dituzten jokaerak, goian batzuk ditugu, gure alfabetizazio digitala mailaren erakusgai izango dira. Alfabetizazio maila zera dugu beraz:
Egunetik gauera ezarri diguten aro digital honetan (ordenagailuak, internet, I-pod, mp3, Facebook, domotizazioa, 2.0,...) bizi irauteko geure baliabideak. Zentzuz jokatuz, distiratzen duen guztia urrea ez dela jakinik, geure burua hezi behar dugu (autodidaktak izan), iruzurrik ez diezaguten egin. Babes barik, ia deus jakin barik, ari izan garelako etengabe garatzen dabilen aro honetan eta askok ez jakintasun edota ausardi lelo eta alper horri etekina atera nahian ibili direlako (eta ibiliko direlako).
Arduratsuak izan behar gara, jakina. Bizitzaren gainontzeko kontuetan bezala. Alabaina, arduratasun hori ez datza soilik nork bere buru aberastean, baizik eta mundua aberastean, oreka mantentzean. Internet ekosistema bat baitugu. Ulertu behar genuke, hortaz, ekosistemaren parte garela eta ezin dezakegula nahi duguna hartu, ezer eskaini barik. Interneten dagoen informazioari, geurea ere erantsi beharko genioke. Geure pentsamenduetatik iragazi ondoren, gure sorkuntza baliagarria zein aberasgarria izan dakioke edonori. Lotsak baztertu eta ohitura berriak geureganatu beharko genituzke azken baten.

lunes, 12 de abril de 2010

Netiketak: gizabidez jokatuz Sarean.

Netiketak delakoak arau batzuk baino ez dira baina arauak diren heinean ez dira derrigorrezkoak, borondatez burutzekoak baizik.
Netiketek Sarean ere adeitasunez jokatzeko irizpide batzuk eskaintzen dizkigute, e-mail bakoitzaren atzean pertsonak daudelako, ikusten ez baditugu ere.
Gauzak horrela, Netiketek norbanakoari sor zaion begiruneari erreparatzen diote. Batez ere, pribatasunaren beharra azpimarratzen dute. Hona hemen adibide batzuk:

  • RTF formatu unibertsala erabili testu dokumentuak bidaltzeko, baldin eta testu hori atxikita igorri behar baldin baduzu. .doc atzizkia duten dokumentuak Word-ek bakarrik ireki ahal ditu. RTF atzizkia dutenak, berriz, testu prozesadore ia guztiekin ireki daitezke. Aintzat hartu Word erabiltzen ez dutenak ere.
  • Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak. Atzera eragiten dute mezu horiek, non goialdea dozenaka (edo ehunka) izen eta helbiderekin datorren. Horrelako bat jasota erabakitzen baduzu beste norbaiti bidaltzea, aurretik, mesedez, kenduiozu zabor hori guztia, mezua jasotzen duenak erraz irakur dezan han zer esaten den.
  • Ezkutatu taldeetako helbideak. Bidaltzen diozunean mezu bat talde bati, ari zara mezu horretako irakurle bakoitzari agerian ipintzen taldeko guztien helbide elektronikoak, eta hori jende askori ez zaio bat ere gustatzen.
Netiketei buruz gehiago jakin nahiez gero, ondorengokoa helbide interesgarria duzue: http://eu.wikipedia.org/wiki/Netiketa

jueves, 8 de abril de 2010

Tim O'reilly WEB 2.0 definitzen

Tim O’Reilly, dagoeneko ondo dakigunez, Web 2.0 kontzeptuaren sortzaileetako bat da. Irlandarra jaiotzez, Cork-en jaio baitzen 1954. urtean, Software askearen bultzaileetako bat dugu ere. Hau guzti hau gutxi balitz, era berean, O’Reilly Media argitaletxearen sortzailea eta nagusia dugu.
Bere hastapenetan literaturan interesa zuen arren, Harvard-eko Unibertsidadean Literatura Klasikoko ikasketak burutu zituen-eta (cum laude eta guzti), informatikak berehala erakarri zuen. Ondorioz, hainbat liburu idatzi zituen informatikarekin zerikusia zutenak. Esaterako; The Whole Internet User's Guide & Catalog, 1992. urtean. Horrela, bere trebezi guztiak, literaturakoa ere, informatikaren munduaren onerako erabili zituen, gehienbat Sareari etekina ateratzekotan. Adibide argia dugu 2000. urtean: Urte hartan Timek Safari Books Online delakoa plazaratu zuen eta berau, liburuak “on line” erosteko lehenengo web gunea izan genuen.
Azkenik, 2004. urtean Web 2.0 kontzeptua jendeaurrean aurkezten zuen hitzaldi baten parte hartu zuen.