Jo ta ke ordenagailua erre arte

martes, 20 de abril de 2010

Konpetentzia digitala (bigarren bideoaren iruzkina) 2010/04/19:

Klasean ondo entzun dugunez, konpetentzia digitala ez datza soilik sarea eta gainontzeko gailu digitalak erabiltzen jakitean, baizik eta jarrera ere garrantzizkoa dela. Bideo honetan, berebat, gure jokabidea egokiagoa edota onuragarriagoa izan dadin aholkuak luzatzen zaizkigu.

Gauzarik behinena kritikotasuna da; Gu, erabiltzaileok, kritikoak izan behar gara sarean kontsumitzen dugunaren gainean. Sarean dagoena ez da inolako xede barik egokitu, berezko izaerarik ez du. Alderantziz, nahita, egitura zehatza bat eman zaio, betiere sortzaileen interesak asetzekotan. Hau da, kontsumitzen dugunaren sortzaileek, sortutako hori, egituratzen dute, betiere guk, kontsumitzaileok, euren apetak bete ditzagun. Askotan ekonomikoak eta beste hainbatetan ideologikoak direnak.
Hargatik premiazkoa dugu kritikotasuna, gure interesak asebetetzeko, guri dagozkigun auziei erabaki onuragarriena eman diezaiegun. Ezinbestean, orduan, erabiltzen dugun informazioa egiaztatu behar dugu. Nola?
Informazio iturri bat baino gehiago aintzat hartuz; informatzaileen jatorria, nahiak, helburuak,...kontuan hartuz.
Jardun berdina, darabiltzagun programa, aplikazio zein baliabideei ezarri behar diegu; Nork eskaintzen dizkigu zerbitzuak (jatorria, nahiak, helburuak,...) jakin, zerbitzua eskuratzeko egin beharrekoaz jabetu (datu pertsonalak eman, gure eskubidea urratzen dituzten kontratuak sinatu, instalatu nahi dugun programaz gain guk gura bako zerbait ere instalarazi,...) eta behin zerbitzua darabilgula, zerbitzuak zer ekar diezagukeenaz ohartu. Hau da, gure datu pertsonalak edonork ikus ditzakeen, gure lagunen datuak ere ikusgai jartzen ditugun eta abar.
Gure kritikotasuna islatzen dituzten jokaerak, goian batzuk ditugu, gure alfabetizazio digitala mailaren erakusgai izango dira. Alfabetizazio maila zera dugu beraz:
Egunetik gauera ezarri diguten aro digital honetan (ordenagailuak, internet, I-pod, mp3, Facebook, domotizazioa, 2.0,...) bizi irauteko geure baliabideak. Zentzuz jokatuz, distiratzen duen guztia urrea ez dela jakinik, geure burua hezi behar dugu (autodidaktak izan), iruzurrik ez diezaguten egin. Babes barik, ia deus jakin barik, ari izan garelako etengabe garatzen dabilen aro honetan eta askok ez jakintasun edota ausardi lelo eta alper horri etekina atera nahian ibili direlako (eta ibiliko direlako).
Arduratsuak izan behar gara, jakina. Bizitzaren gainontzeko kontuetan bezala. Alabaina, arduratasun hori ez datza soilik nork bere buru aberastean, baizik eta mundua aberastean, oreka mantentzean. Internet ekosistema bat baitugu. Ulertu behar genuke, hortaz, ekosistemaren parte garela eta ezin dezakegula nahi duguna hartu, ezer eskaini barik. Interneten dagoen informazioari, geurea ere erantsi beharko genioke. Geure pentsamenduetatik iragazi ondoren, gure sorkuntza baliagarria zein aberasgarria izan dakioke edonori. Lotsak baztertu eta ohitura berriak geureganatu beharko genituzke azken baten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario